:::
Madril, 6 milloi biztanlezko metropolis-a, behin antifaxismoaren azken bastioia bihurtu zen hiria. Oso uda beroa izaten ari da aurtengoa Gaztelako hiriburuan, klima aldaketa dela medio. Kontua da Bilborako autobusa hartzera nihoala eta estazioan presaka sartu nintzen, autobusa irteteko bost minutu baino ez zirelako falta.
Soria, Valladolid, Santander... eta Bilbokoa. Baina Bilbora doana berezia omen da, geltokian bost edo sei polizia zeudelako, autobusa hartzeko ilaran gelditzen zen edonori begira, era mehatxugarrian. Jendea, isiltasunean, lurrari begira, egongo ez balira bezala. Baina bazeuden. Zuzenbidezko Estatuaren lorpenei esker.
Nire familiako batzuk nirekin zeuden - ama, arreba eta iloba- eta zirkunstantziazko aurpegia zeramaten. Bromatan, poliziak maletak zaintzeko etorri zirela esan nien, denon barrea lortuz. Baina bazekiten ez zela egia, badakite Euskal Herrian egoera erabat antidemokratikoan bizi garela, alde guztietatik eraginda.
Halakorik ikusteak agerian uzten du zer nolako gatazka dugun. Eta, duda barik, zer gainditzeko premia dugun. Nahitaezkoa da nork bere eskuan duen ahalmen guztia egin dezala.
Noizbait, polizia gure maletak zaintzen aritu dadin.

1 erantzun:
Desde argentina estamos con ustedes
Gora Euskadi
Publicar un comentario en la entrada