Nazio Eztabaida Guneak deituriko aberri egunerako martxan egon naiz, Irundik- Hendaiara. Jende asko hurbildu da aurten mobilizaziora eta hori poztekoa da. Aberri egunean Euskal Herriak eskubide guztiak dagozkion nazioa dela aldarrikatu izan nahi dugu, baina honetaz gain, justizia sozialik ez duen herria ez dela inoiz herri aske bat izango plazaratu du Aralarrek.
Herri libre bat lortu ahal izateko, askatasuna lortu behar dugu bi arlotan, nazionalean zein sozialean. Horretarako ezinbestekoa da abertzaleon elkarlana autodeterminaziorako bidean, orain inoiz baino gehiago denon bultzada behar duenean.
Baina ezkerreko abertzaleok ezin dugu ahaztu egungo Euskal Herrian pobrezia, esklusioa eta aberastasunaren banaketa injustua egon badaudela. Krisi garai honetan independentziarako oztopo nagusia kohesio soziala galtzen ari den gizartea da.
Aberri eguna Euskal Herriko herritarron eguna da, eta hori da hain justu bultzatzen duguna: Herritarren Euskal Herria, eta ezkerretik eraikitzen da. Gora Aberri Eguna!
PD: Eta gora Errepublika, herriarena dena ere bai.

0 erantzun:
Publicar un comentario